
INDUSTRIA USTIATZAILEEI BURUZKO INKESTA
Industria ustiatzaileei buruzko inkesta burutzea beharrezkoa izan dela uste dugu, jendeak orokorrean daukan kontzientziazioa eta horren gaineko iritzia zein den jakiteko. Galderak honakoak izan dira:
-Zenbatero erosten duzu arropa? (gutxi gorabehera)
-
Astean behin
-
Hilean behin
-
Hiru hilero
-
Urtean behin
-
Oso gutxitan
-Inditex-ek biltzen dituen dendetan erosten duzu? (Zara, Bershka, Stradivarius, etab.)
-
Bai
-
Ez
-Aurreko galderan baietz erantzun baduzu, denda horien atzean dagoena badakizu?
-
Bai
-
Ez
-Aurrekoan baietz erantzun baduzu, denda horietan erosten uzteko asmoa daukazu?
-
Bai
-
Ez
-Aurrekoan zure erantzuna ezetz izan bada, zergatik?
-
Erosten dudan arroparen atzean dagoena berdin zaidalako.
-
Langileentzako lan-baldintza hobeak ahalbidetzen dituzten dendetako arropa askoz ere garestiagoa delako.
-
Beste bat.
-Azkenik, zein da zure adin tartea?
-
16-25
-
26-45
-
46-65
-
66-85
j
Inkestaren emaitzak honakoak izan dira:
Ikusten denez, laginaren %39,3-ak arropa hilean behin erosten du, %39,3-ak hiru hilero, eta gainontzekoak urtean behin. Honek gaur egun daukagun kontsumismoari buruzko gogoetara eramaten gaitu.
Nahiz eta argi egon pertsona gehienek Inditex osatzen duten dendetan erosten dutela, galdera hau ezinbestekoa zen. Dena den, aipatu beharra dago, Inditex-ez gain ustiatzaileak diren beste hainbat enpresa daudela eta grafikoko ehuneko txiki horrek denda horietan erosten dutela agian.
Grafikoan ikusten dugunez gehienek (%80,8) denda horien atzean dagoenaz kontzientziaturik daude, nahiz eta bi edo hiruk ezetz erantzun duten.
Bi galdera hauek denda horietan kontsumitzen uzteari buruz hitz egiten dute. Erdiak baino gehiagok erosten jarraituko dutela erantzun dute, arrazoi nagusia langileentzako lan-baldintza hobeak ahalbidetzen dituzten dendetako arropa askoz garestiagoa delako da. Dena den, askok (%46,7) ez dakigun beste arrazoi batengatik dela erantzun dute.
Azkenik, inkestatutako pertsonen adina tartea zein den galdetu dugu.





