top of page

ANALISIA

Fake News

Fake news, zoritxarrez, askotan entzuten dugun hitza da. Internet mundua hasi denetik komunikatzea errazagoa izan da, horrek hainbat pertsona komunikatzera animatu ditu. Hori dela eta, informazioa zabalagoa da, baina horrek ez du esan nahi jasotzen dugun informazio guztia fidagarria denik.

Gero eta pertsona gehiago informatzeko erraztasuna aprobetxatu dute informazio faltsua sortzeko. Desinformazioa, pertsonen ideiak eta iritzi soziala, politikoa, erlijiosoa, ekonomikoa etab. manipulatzeko erabili dute.

Fake news-a termino berria badirudi ere, gizakiaren lehen aztarnetatik erabilia izan da. Fake news hitza ordez, zurrumurru. Erromako Sute Handia esate baterako, batzuen ustez, Neron sutearen eragilea izan zen baina ez dago ziurtatuta.

 

Fake News-en zabalkuntza

Fake News-a, ez da bakarrik internet erabiltzaile anonimoen artean erabiltzen, egun, politikari eta kargu garrantzitsua duten pertsonen artean irudia zikintzeko ere erabiltzen dela esan ohi da.

Aurretik aipatu dugun moduan, albiste faltsuak ez dira gaur egungo gauza bat, baizik eta betidanik existitu den fenomeno bat. Gobernuek eta gizabanako indartsuek milaka urte daramatzate termino hau arma gisa erabiltzen, beren laguntza handitzeko eta desadostasuna isurtzeko.

 

Adibidez, Errepublika Erromatarreko azken gerrarantz abiatzen bagara, Octavio-k Marc Anthony-ren garaipena bermatzeko desinformazio kanpaina bat erabili zuela ikusiko dugu.

 

Ondorioz, Augusto izena jarri zitzaion Octaviori eta Inperio osoan beraren irudi fin eta gaztea bidali zuen, zahartzaroan mantenduz.

 

Beste adibide bat XX.mendean gertatutakoa izan zen. Masa komunikabide forma berriek propaganda eta botere pertsuasiboaren hazkundea ahalbidetu zuten, bereziki gerra garaian eta erregimen faxistetan. Publizitate mota hau, gobernuek finantzatu eta kontrolatzen zuten neurri handi batean, baina borroka ideologikoek gutxira egin heinean komunikazio forma hauek ere murriztu egin ziren, ez baitzegoen ideologia zehatzik. Izan ere, populazioa masa komunikabideetara ohituta zegoenez, errazago ikus zitezkeen horren bidez.

 

Askotan, gai hau entzutean prentsa arrosa datorkigu gogora, hau da, pertsona famatuen bizitza intimoari buruzko espekulazioak edo asmakizunak egiten duen prentsa. Honen adibide oso on bat “The Sun” deituriko Erresuma Batuko egunkaria da, celebrity-ei buruz, kirolei buruz, etab. hitz egiten duena. Egunkari hau Erresuma Batuko hainbat lekutan mespretxatzen dute, haren berri faltsu eta dohakabeengatik.

 

Argi dago askotan, horrelako aldizkari edo egunkariek egia diren kontuak aipatzen dituztela, baina “salseoa” sortzeko asmoz milaka istorio sortzeko kapazak dira aldizkari horietako kazetariak, edo sinpleki, zurrumurruak argudio solidorik gabe konfirmatzeko.

Izan ere, badaude egunkariak informazioa eraldatzen eta manipulatzen dutenak, politikariak edo edonor difamatzearren, edo probokatzeko zuzenean.


Ez dago zalantzarik gezurrak esaten ditugula eta agian askotan behar baino gehiago. Izan daiteke kasuak kasu, interesen barruan egotea, baina kontuz ibili behar gara beldurgarria baita  batzuetan noraino iristeko gai garen. Mugak daudela ahaztu gabe jokatzea oso garrantzitsua da, batez ere, nahi ez dugun arazo eta ondorio asko ekiditeko. Hori dela eta, min konponezin bat egin edo sortu aurretik merezi du beti gauzak behin baino gehiagotan pentsatzea.

 

Baina muga horien barruan kokatzen bagara, inori min egin gabe, baina adibidez aldizkari batekoek gezurrak esatea pentsatuta badute, egin behar garen galdera da, jendeak gezur erakargarri bat nahiago du egi aspergarri baten gainetik? horrela bada, eta askotan hala da, eta egi ez hain erakargarriak argitaratzea ez bazaie hain errentagarria, enpresariak, kasu honetan aldizkariko buruek, gezurra esatea hautatuko dute.

 

Honen harira, argi dagoena da gu bizi garen gizarte hau nolakoa den eta are triste eta kezkagarriago, nolakoak garen gu, herritarrok.

Beraz, litekeena da errua hein handi batean gurea izatea eta beraz zerbait eginteko edo guk dugun jokatzeko era  aldatzea ez litzateke gaizki egongo, baina zaila ikusten dut. Nola aldatuko da jendeak atsegin duena eta ondo ez dagoena, jendeak ezer ez badu aldatu nahi?

Gaur egun, informatikaren aroa, gure laguntzailerik hoberena internet dugu. Internet, hain erabilgarri zein ez izan daitekeen makina hori. Gehienetan internetek duen alde txarra ahazten dugu eta berengan gure konfiantza osoa jartzen dugu.

Berriak edo eta informazioaren bila gaudenean, ez dugu liburu edo aldizkari bat hartzen, berehala mugikorra edo ordenagailua piztu eta interneten sartzen gara azken egunetako albisteak ikustera, kontuan izan gabe irakurtzen ari garena guztiz faltsua den ala ez.

 

Irakurtzen ari garena Fake news-a den ala ez identifikatzen erreza da. Adibidez, sare sozialetan ikusten ditugun berriak (Twitter-en adibidez) edo celebrityen inguruko esamesak egia ala gezurra diren egiaztatzeko, iturria fidagarria den edo kontu hori tic batekin egiaztatua dagoen baino ez dugu begiratu behar.

Hau sahiesteko modurik hoberena zera da, konparatzea, hain erraza dirudien zerbaitekin arazo hau konpon dezakegu. Irakurri berri dugun informazioa edo albistea beste iturri bateko berriarekin konparatzean, ikusiko dugu ze datuak diren egia eta zeintzuk diren “fake” edo faltsuak.

  • Zer dira Fake news-ak?

Fake news-ak albiste edo berri faltsuak dira, egia ez direnak eta hartzailea manipulatzea zein iruzurtzea bilatzen dutenak.

  • Nola identifikatu ditzakegu?

Adibidez, sare sozialetan ikusten ditugun berriak (Twitter-en adibidez) edo celebrityen inguruko esamesak egia ala gezurra diren egiaztatzeko, iturria fidagarria den edo kontu hori tick batekin egiaztatua dagoen baino ez dugu begiratu behar.

 

  • Nola sahiestu ditzakegu Fake news-ak?

Fake news-a sahiesteko modurik hoberena aurkitutako informazioa beste web-orrietan dagoenarekin konparatzea da. 

 

bottom of page