
Albisteak
Izarren astea heldu da urte bat gehiago Donostira
Hirokazu Koreeda, Judi Dench, Danny DeVito, Ryan Gosling, Bradley Cooper eta Chris Hemsworth izan dira Zinemaldia zapaldu duten nazioarteko aurpegi ezagunenak
Lidia GONZALEZ SIOTA
Aurten ere, irailaren amaiera izan da zinea Euskal Herrian saritzeko unea. Urtero bezala, Donostian izan zen eta Victoria Eugenia antzerki aretoa, Kursala, Belodromoa, Tabakalera eta San Telmo museoa izan ziren jaialdi guzti honen lekuko. Aktore ospetsu asko elkartu ziren ikuskizun arrakastatsu honetan, kanpoko nahiz bertokoak eta behar den moduan eman zioten hasiera sariei, alfonbra gorria zapalduz eta dotore jantzita.
Ohikoa den bezala, sarituak beraien maskorrak jasotzeko prest etorri ziren. Ohorezko saria Judi Dench, Danny Devito, Hirokazu Koreeda eta Ramon Aguirre euskaldunari eman zizkieten. Sari ofizialen artean, film onenaren Urrezko Maskorra “Entre Dos Aguas” pelikulak eraman zuen, Isaki Lacuesta zuzendari Espainarraren eskutik.
Epaimahaiaren sari berezia Brillante Mendozak, filipinetako zuzendaria, “Alpha The Right To Kill” filmarekin lortu zuen eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Benjamín Naishtat zuzendaria lortu zuen “Rojo”-rekin.
Hauez gain, Emakumezko aktore onenaren zilarrezko maskorra, gizon aktore onenaren zilarrezko maskorra, argazki onenaren epaimahaiaren saria eta gidoi onenaren epaimahaiaren saria banatu ziren ere. Honen harira, RTVEk emakumezkoen munduaren inguruan jorratzen dituzten gaiak saritu nahi izan zituen TVE -Beste Begirada Sariarekin, oraingoan “The Third Wife” filmari eman zioten.
Eta nola ez begirada guztien erdigunea izan ziren Bradley Cooper eta Ryan Gosling. Zalantzarik gabe bi aktore hauek liluratuta utzi zuten handik zebilen edonor. Gainera jarraitzaile batzuen esanetan, oso atseginak eta argazkiak ateratzeko prest agertu ziren biak.