top of page

Albisteak

Areeta marrazkiz osatutako binetaz bete da asteburu honetan

Urriko asteburu honetan komiki azoka dugu gurekin Getxon

Ane GORBEA ANTÓN

Getxo udalerriko Areeta herriak urtero egin ohi duen komiki azoka egitera abiatu da urte honetan ere. Urria delarik, 19ko asteburuan egitea erabaki dute, hau da, 19, 20, eta 21ean.

 

Urte honetan azoka bi zatitan banatu da. Batetik, metroko plazan (Ajedrezeko plaza bezala hobeto ezagutua) karpa handi batean postu txikiak antolatu dituzte saltzaile bakoitzak bere artikuluak saldu dezan. Bestetik, Santa Eugenia plazako Kultur Etxean firmak, hizketaldiak, esposaketa ezberdinak, tailerrak, etab. antolatu dituzte.

 

Lehenengoan, hau da, metroko plazan, postu bakoitzak komikiekin zein filmekin erlazionatutako gauza desberdinak saltduko dituzte. Adibide batzuk pelikulen posterrak edo argazkiak dira, beste batzuk komiki zaharrak ere salmentan jarriko dituzte, edo liburuak.

 

Horrez gain, aipatutako Erromoko Kultur Etxean komikiak zuzenean marraztuko dituzte, jendeak nola egiten diren ikusteko aukera izan dezan. Gainera, aurretik esan bezala komikigile famatuen esposaketa ezberdinak egongo dira, sariekin eta guzti. Hala nola, Nazario deituriko komikigileak saria batzera joango da ostiral 19an, omenaldi bat egingo baitiote. 70 eta 90etan komikiaren munduan ospea hartu zuen artista garrantzitsu honek.

 

Igandean emango zaio amaiera azokari, seguraski komiki zale askok tamalduko dutela, beraz hobe dute orain aprobetxatzea.

WhatsApp Image 2018-10-22 at 14.58.37.jp
WhatsApp Image 2018-10-22 at 14.58.32.jp
bottom of page