top of page

Albisteak

Joana Vasconcelosen artelanek Bilbo apaindu dute

Bilboko Guggenheim museoak erakusketa eskainiko du Azaroak 11 arte

 

                                                                                          Elia C. DIEZ ROBERTSON

 

Joana Vasconcelos, artista Portugaldarrak “Zure Ispilua naiz” erakusketa aurkeztu zuen Guggenheim museoan ekainaren 29an. Erakusketa hau, Vasconcelosi Espainian eskaini zaion lehena izan da. Erakusketan eskaintzen den informazioak dioen bezala, Vasconcelosek 1997tik gaur egun arte garatutako artelanak aurkeztu ditu agerraldian.

 

“Zure ispilua naiz” erakusketari hasiera ematen zion artelana izan zen eta  Joanaren artelanik handiena ere bai. Egeria, sabaitik zintzilikatua eta  txiki sentiarazten zintuen obrak, milaka oihal, kolore eta xaflatxoen bidez sorturiko lana zen. Obra hau sortzeko, Vasconcelos Escandinaviar mitologiako emakumezkoetan oinarritu zen.

 

“Zure Ispilua naiz” erakusketan material amaigabez osaturiko artelanak eskaintzen ziren. Urrunetik gauza bat zirudiena, hurbiletik desberdina zen. Haien artean, plastikozko mahai-tresnak, katiluak, lumak, pilulak, kolore guztietako oihalak, figura erlijiosoak, tampoiak, LED argiak, mundu bolak eta egunerokoan erabilitako beste hainbat.

 

Material hauek erabiliz, artistak, inguratzen gaituzten hainbat pieza aurkeztu zituen bertan. Katiluak bata bestearen gainean jarriz bi takoi erraldoi eraiki, tanpoizko lanpara edo urrunetik bihotza zirudiena, hurbiletik beroaren bidez elkartutako mahai tresnak ziren.

 

Istorioz beteriko obrak aurkitzen ziren bertan. “Burka” egiteko bere aitak Afganistanetik ekarritako oihaletan oinarritu zen. Oihal haien artean, Iparamerikako soldadu baten kamuflaje trajea aurkitzen zen. Obra hauen bidez, emakumeari buruz hitz egitea eta erlijioei buruz hausnartzea izan zen artistaren helburua.

WhatsApp Image 2018-10-22 at 15.34.18.jp
WhatsApp Image 2018-10-22 at 14.42.55.jp
bottom of page