top of page

Albisteak

Zure ganbara husteko modurik hoberena

Azkenengo 8 urteetan bezala bada berriro Bilbon “Open Your Ganbara” azoka

Alaia SEDANO TOBAR

 

 

Beste urte batez, azken 8 urteetan bezala, bada “Open Your Ganbara” azoka berriro ere  Bilbon. Bilboko Zorrozaurre auzoak prestatzen duen makroazoka bat da, irailak 4ean eman zion hasiera, eta egun horretatik aurrera igande guztietan goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak arte Artiachen lantegi zaharrean beretaz goxatzeko aukera dugu.

 

Bilboko Zorrozaurre auzoak 2009an hasi zen iniziatiba honekin, eta aurten bere 8 urteurren ospatzen du. “Open Your Ganbara” azoka ireki bat da, edozeinek goza dezakeena, han pertsona desberdin asko aurkitu ditzakegu gazte alternatibo batetik hasita, pertsona oso nagusi baterarte.

 

Espazio honetan erabiltzen ez dituzun edo besterik gabe zure ganbaratik kendu nahi dituzun arropa, CDak, biniloak, altzariak… eta abar luze bat, saltzeko aukera aparta duzu. Baita ere zure marka edo produktuak erakusteko aukera duzu, eta horrela nor zaren edo eta zer egiten duzun ezagutzera emateko.

 

Azoka hau “Espacio Open” erakundeak prestatzen du %100ean errekurtso pribatuak erabiliz, baina ez da erakunde honek horrelako iniziatibak dituen lehenengo aldia, hainbat esposizio eta ekitaldi prestatzen dituzte jende gazte zein zaharrarentzat, topaketa ezberdinak sortzeko asmoarekin.

bottom of page