top of page

Nire buruari egindako gogoeta

 

Elia C. DIEZ ROBERTSON

 

 

 

Sare-sozialak, telebista eta iragarkiak influencer eta celebrityz beteta daude. Hori dela eta, gaur egungo ospetsuek, lehen baino eragin handiagoa dute guregan, internet kontsumitzaileengan.

 

Nori ez zaio gertatu Instagramen sekulako tipoa duen neska edo mutila ikustea eta horiek gure buruarekin konparatu izana? Eta ez hori bakarrik noski, gainera pertsona honek etengabe bidaiatzen du. Pasadan astean Dubaien, atzo New Yorken eta gaur Los Angelesen dago... pertsona hau, liluragarria eta aberatsa da eta astero 11 aldiz joaten da gimnasiora. Bizitza ezin hobea du. Itxuraz PERFEKTUA. Udan, Bora-borara joaten da, ur gainean dagoen etxe muñuño batera noski. Gauean diskoteka gareztienera doa xanpaina edatera, goizean yatean dago, etzanda, fake-tan horren gainean moreno gehiago hartzeko. Ez du aski.

 

Zu bitartean, etxean zaude, sabaiari begira, zure buruari galdezka. Eta nik zergatik ez? Zer da ez dudana egin Instagram queen horren bizitza ez izateko. Behar bada ez nahiz behar beste saiatu bizitza hori lortzeko…
 

Joe, gixajoa... Zu, maite zaituen familia eta lagun leialak besterik ez dituzu. Egunero esnatu eta kanpoan hotza egiten badu ere, zu etxean izerditan zaude, egunero nahi beste janari duzu... Denboraldi honetan Zaran atera den eta hainbeste maite duzun arropa guztia daukazu armairuan. Gainera osasuntsu zaude. Baina bueno, zerbaitetaz kexaka ibili beharko zara, ezta?

 

Izan ere, bueno, ez zara seriotan kexatzen. Broma da...

 

Behar bada Instagram queen hori gauero negar egiten du bakarrik sentitzen delako. Ehundaka pertsonekin storyetan agertzen bada ere, ez dira bere lagunak. 10 segundo irauten duen storya izan da haien harremanaren hasiera eta amaiera. Eta hori horrela ez bada, zorionak! Horrek pozik sentiarazten badu zoragarria da. Guztiok pozik egiten gaituena bizitzeko eskubidea dugu. Baina gogoratu, haien “poztasunak” edo poztasunak ez dizula zurea mugatu.

bottom of page