top of page

Emakume errealak

Ane GORBEA ANTÓN 

Edertasun kanonak betidanik existitu dira, eta argi dago ez dela beti eredu berdina izan.

 

Emakumeen edertasun kanonei buruz hitz egingo dut, argi dago emakumeen fisikoa gizonezkoena baino zanpatuagoa dagoelako gizartean. Baina aldez aurretik, argi utzi nahi dut badakidala aipatuko ditudan jarrerak sozietateak orokorrean egiten dituenak direla.

 

Miloko Venusa, Marylin Monroe, Gibson neska, Kate Moss, etab. ditugu garai bakoitzeko kanonaren adibide. Aipatutako neska bakoitza garai historiko bateko edertasun kanona izan zen, sozietateak momentu hartan exijitzen zuen kanona. Dena den, kronologia historikoa alde batera utzitz, munduko kultura bakoitzak bere edertasun ideal propioa du baita ere. Badirudi prototipo “perfektu” hori gabe bizitzea ezinezkoa egiten zaigula ezta? Perfekzioa existitzen al da ala? Ez al da termino erlatibo bat?

Buruan sartzen digute “perfekzio” hori bete behar dugula. Badirudi fisikoa baino besterik ez garela. Zenbat aldizkarik kritikatu dute aktoresa baten zelulitisa? Nik zineman arrakasta izateagatik ospetsuak zirela uste nuen, ez haien fisikoagatik.

 

Aurrekoari helduta, argi dago edertasun ideal bat nagusitzerakoan gizarteko talde handi bat baztertua geratzen dela, eredu hori ez betetzeagatik. Emakume hauek mespretxatuak izaten dira, eta askotan, oso serioak diren elikadura desorekak jasaten dituzte.

 

Baina mespretxu horiek, bi aldeek jasaten dituzte. Edertasun ideal hori betetzen duten neskek kanona betetzen ez dutenen mespretxuak jasaten baitituzte. Hau azaltzeko gaur egun gertatzen ari den adibide bat jarriko dut:


Gaur egungo neska prototipoa argala dela esan dezakegu. Orain, pisu gehiago duten emakumeak beste gorpuzkera batzuk aldarrikatzen ari dira, eta honekin guztiz ados nago, noski. Baina hau ez da guztia, beste egunean “Emakume erreal” hitzak entzun nituen. Badirudi talde honetan emakume pisutsuak besterik sartzen ez direla, hau da, emakume argalak ez direla “errealak”. Benetan nagusi den taldea zapaldu behar dugu baztertuta dagoena defenditzeko? Modu honetan, kanona alderantzizkatzea eta berriz ere hasieratik hastea baino ez dugu lortuko.

Gure kontra besterik ez dugu jotzen honelako jarrerekin bizitza osoa ematen dugu liskarrean, cuore edo hola! aldizkariek moduan bestearen gorputza lupaz begiratzen, eskutik heldu eta kanon hauei aurre egin beharrean. Izan gaitezen guztiok emakume errealak, taila 32 batekin edo taila 48arekin.

hoyla-web-que-tan-buena-o-mala-seras-en-
bottom of page