
Albisteak
Ciberpebi kongresuaren 10. edizioa ospatu da
Ciberpebi kongresua azaroak 19an eta 20an eman da
Elia C. DIEZ ROBERTSON
Ciberpebi kongresuaren 10. edizioa ospatu zen pasadan astean Bilbon. Aurtengo kongresua bi egunetan zehar eman zen. Urtero bezala ziberkazetaritzaren inguruko adituak Bizkaia Aretoan bildu ziren ikusleei hitzaldi eta mahai-inguruak eskainiz. Aurtengo gaia "Profesionalak eta audientziak ekosistema mugikorrean" izan zen.
Kongresua, EHU-k eskaintzen duenez, unibertsitateko 3 kargudun aurkeztu zuten emanaldia. Patxi Juaristi, EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea; Simon Peña Fernández, Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultateko Dekanoa eta Koldo Meso Ayerdi, Kazetaritza II saileko Zuzendaria eta Kongresuko arduraduna.
Lehenengo egunean 3 hitzaldi eta mahai-inguru bat egin ziren. Ekitaldi hauek goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etararte iraun zuten. Oscar Westlundek, University of Gothemburgeko irakaslea, Ciberpebi kongresuari hasiera eman zion. Honek, mugikorren erabilera kazetaritzan azpimarratu zuen.
Irene Costera Meijerrek, VU University Amsterdameko erantzule, berrien partekatzeari garrantzia eman zion.
Eguerdi aldera Denis Renók, Brasilgo Universidad Estadual Paulistako erantzule, Instagramek kazetaritza munduan duen garrantziari buruz hitz egin zuen. Mahai-inguruetako bat Bella Palomo Torres, Pere Freixa I Fonte eta Alba Silvak eskaini zuten. Arratsaldean, komunikazioen aurkezpenak egon ziren.
Bigarren eguna berriz laburragoa izan zen, goizeko 09:30etik arratsaldeko 13:00etararte. Lehenengo hizlaria, Juan Miguel Aguado Terrón izan zen, Murtziako unibertsitatetik etorria. Ostean, Irune Bañales, EITBko erantzule; Ion Telleria, Naiz.eus-eko erantzule eta Beatriz Laskurainek, Berria taldea-tik etorria, mahai-ingurua eskaini zuten. Hirurek, kazetaritza eta marketingaren inguruan eztabaidatu zuten. Azkenengo hitzaldia eman zuena, Ana Serrano Tellería izan zen, Gaztela-Mantxako unibertsitatetik etorria. Ciberpebi kongresuaren azkenengo edizioari amaiera emateko diplomen banaketa egon zen.
